Bi partida jokatu ziren eta finalera igarotzeko ezinbestekoa zen biak irabaztea. Gauzak horrela, tentsio handiko partidak izan ziren Arrate frontoian jokatu zirenak.
Lehen norgehiagoka Ponce-Altuna bikoteak jokatu zuen paleta larruz eta ezinbesteko garaipena eskuratu zuten (35-14). Poncek heldutasuna eta maila izugarria erakutsi zuen; sakez min handia egin zuen eta hutsegite gutxi egin zituen. Altunak berezkoa duen indarra baliatu zuen atzelaria jokotik ateratzeko.
Gauzak horrela, pala motzeko azken partida irabazita Andoain finalera jauzi egingo zuen. Iradik eta Rekaldek lan handia egin zuten norgehiagoka irabazteko (40-38). Tentsio eta estutasun handiko partida izan zen; bi bikoteak maila berdinean jokatu zuten. Azken txanpan andoaindarrak gehiago izan ziren.