Gipuzkoako Pentsiodunen bizikleta martxa eskualdean dabil gaur

Xabier Lasa 2021ko mai. 24a, 15:17

Andoaingo Goiplazara iritsi dira eguardian. Bertan bazkaldu ostean, Aiztondon barrena Tolosara abiatuko dira, honako ordutegia aurreikusita: Aduna (16:15), Asteasu (16:45), Villabona (17:00), eta, Tolosa (18:00).  Pentsio duinean aldeko aldarrikapena Gipuzkoa guztian zabaltzeko asmoz abiatu dira gaur goizean Errenteriatik. Larunbatean Donostiara iritsiko dira; bertan manifestazioa deituta dago. Klik batera, argazki galeriaz gain, baita bide bideo, martxaren etorrera Goikoplazara eta Joxe Iriarte Bikila parte-hartzailearen adierazpenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!