Itzulerako partidak Andoaingo Arrate frontoian jokatu ziren. Lehen norgehiagoka Julen Loidik jokatu zuren, banaka frontoi osoan eta nagusitasun handiz lortu zuen garaipena (20-3). Ondoren binakako partidan Agirre-Belokik jokatu zuten, zeinak, lan gehiago eduki zuten irabazteko (20-12). Azkenik, banaka zazpiaren barnean jokatu zen. Alkortak erakustaldi ederra eman zuen, eta nahiko errez garaitu zuen zestoarra (20-7).
Lehiaketa zailtzen
Datorren larunbatean eguerdiko 14:30ean Donostiaren aurka jokatuko dute andoaindarrek, Loiola auzoko frontoian. Kanporaketa zaila eta bizia izatea espero da.