Sega gazte elkarteak antolatuta, bertso saioa egin zen Goiburuko auzoan, San Esteban elizan, igandean. Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal bertsotan. Ion Beloki gai-jartzaileak, honako gaia jarri zien, bertso bana kantatzeko: "egoera hobetzen ari dela badirudi. Pandemia garai honetan egin duzuen zein ekintza ez zenukete errepikatuko?".