Andoaindarrek maila handia erakutsi zuten paleta larruz. Iradi fin aritu zen, ohikoa duen maila erakutsiz eta Poncek lan handia egin zuen partida osoan. Hasiera batean, faboritoak Oreretakoak ziren, baina presioak urduritasunean ezkorki eragin zien. Lehen tantotik aurkariak mendean hartu eta markagailuan gorantz egin zuten.
Mateo Ponce aholkulariaren esanetan, "pala motzeko partidan sufrituko genuela argi zegoen. Maila handiko pilotariak dituzte, horien artean, Ruben Pichel. Baina aurre egiten jakin dugu eta tantoak modu batera edo bestera egiten". Partida erdiralderarte norgehiagoka orekatua izan da; baina, ondoren, aukariek markagailuan gorantz egiten hasi ziren zazpi tantoko aldeagatik irabaztea lortuz.
Herriartekoa paleta gomaz
Andoainek joaneko partidak jokatu zituen asteburuan, eta hirutik bi irabaztea lortu zuen. Lehen norgehiagokan Loidik irabazi egin zuen Aroztegiren aurka, banakako modalitatean (20-19). Bigarren partidan, Etxeberria eta Belokik ezin izan zuten aurkaria gainditu (20-9). Hirugarren eta azken partidan andoaindarrek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten; Eskuderok hiru tantoko aldeagatik irabazi zuen. Datorren astean itzulerako partidak jokatu beharko dituzte, txapelketan aurrera egingo duten jakiteko.