Sega gazte elkarteak antolatuta, bertso saioa egin zen Goiburuko auzoan, San Esteban elizan, igandean. Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal bertsotan. Ion Beloki gai-jartzaileak, honako gaia jarri zien Illarregi eta Akizuri: “Maialen, zu baserritarra zara, eta Joanes, zu mendizalea. Maialen, Joanes beti etxe inguruan bueltaka edukitzen duzu. Gaur, zure belardian eguzkia hartzen ari dela ikusi duzu”.