Sega gazte elkarteak antolatuta, bertso saioa egin zen Goiburuko auzoan, San Esteban elizan, igandean. Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal bertsotan. Ion Beloki gai-jartzaileak, Maialen Akizu eta Unai Mendizabal bikote gisa jarri zituen. “Iaz ezkontzeko plana egon zenuten. Data jarri, dena kontratu ondoren, eta hainbeste aldiz atzera ondoren, zer egin ez dakizuela geratu zarete. Unai, zuk gonbidaturik gabe ospatu nahi duzu, baina Maialenek ez”.