Sega gazte elkarteak antolatuta, bertso saioa egin zen Goiburuko auzoan, San Esteban elizan, igandean. Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal bertsotan. Ion Beloki gai-jartzaileak, lau bertsolariak bikotea bilatzeko aplikazioetan murgilarazi zituen. “Joanes, zuk Tinder aplikazioa jaitsi duzu, bikotea bilatzeko asmoz. Atzeko beste hiru horiek zure bikote gaiak dira. Bere buruaren aldeko propaganda egin beharko dute, eta zuk entzun zer dioten”.