* Joanes Illarregi Maialen Akizu, Maddalen Arzallus, Unai Mendizabal
"Badirudi egoera hobetzen ari dela. Pandemia garai honetan egin duzuen zein ekintza ez zenukete errepikatuko?". Bertso bana.
* Maialen Akizu eta Joanes Illarregi
“Maialen, zu baserritarra zara, eta zu, Joanes, mendizalea. Maialen, Joanes beti etxe inguruan bueltaka edukitzen duzu. Gaur, zure belardian eguzkia hartzen ari dela ikusi duzu”.
* Arzallus Arzallus eta Unai Mendizabal
“Zuek biok Herri Txiki, Infernu Handi saioko aurkezleak zarete. Eta Goiburura etorri zarete saioa egitera. Hemen dituzue auzokideak”.
* Joanes Illarregi eta Unai Mendizabal
“Aitona-amonak zarete, eta zuen alabak etengabe bilobak zaintzeko eskatzen dizue. Zu, Joanes, prest zaude umea zaintzeko; baina zu, Unai, ez, dagoeneko nazkatu zara”.
* Maialen Akizu eta Unai Mendizabal
“Zuek biok bikotea zarate, eta iaz ezkontzeko plana egon zenuten. Data jarri, dena kontratu ondoren, eta hainbeste aldiz atzera ondoren, zer egin ez dakizuela geratu zarete. Unaik gonbidaturik gabe ospatu nahi duzu, baina Maialenek ez”.
* Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal
“Joanes, zuk Tinder aplikazioa jaitsi duzu, bikotea bilatzeko asmoz. Atzeko beste hiru horiek zure bikote gaiak dira. Bere buruaren aldeko propaganda egin beharko dute, eta zuk entzun zer dioten”.
* Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal
Puntua erantzuten, hirurak. Hiruna bertso.
* Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal
Puntuka, librean.
* Joanes Illarregi, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Unai Mendizabal
Azken agurra.