Hiru andoaindar sailkatu dira Udako Euskal Herriko txapelketetarako

Aiurri 2021ko eka. 1a, 11:00

Asteburuan GIF trofeoen jardunaldia ospatu zen Allurralde kiroldegian. Fortuna KE, Hernani KE eta Buruntzaldea IKT taldeak parte hartu zuten; guztira, 8 gizonezko eta 18 emakumezko lehiatu ziren.

Izaro Audikana andoaindarrak 200 metroetan marka pertsonala gainditu du, lau estiloetan (2:47,61). Ez hori bakarrik, Mikel Esnal, Eneko Elizasu eta Izaro Audikana sailkatuak izan dira Euskal Herriko Udako txapelketetarako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!