2021/09/25 19:00

Ikuskizuna

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna
Goikoplazako frontoia, Andoain

GAZTE, kaleko antzerki-dantza ikuskizuna, OINKARI Dantza taldearekin elkarlan artistikoan

DANTZA PLAZARATZEA, ez al da jendea dantzara hurbildu eta gure kaleak biziarazteko modu EDERRA?

Hitzontziak dira. Totalak. Oliotegiko oiloen antzera nekez isilduko dira. Moko eragileak. Zalaparteroak! - gurean esaten den moduan, “berbati endemoninoak”. Nola ez ba! Egun bakoitza topera bizitzeko gogoan! Indarrez gainezka. Irrikitan, gartsu. Bizi.

Hauek dantza egitea dute gustuko. Baina ez dantza bakarrik, e? Dantzaz gain, musika entzun, musika egin, kirola praktikatu, ikasi... Natur zaleak ere badira, bidaia zaleak, parrandero amorratuak, sexuan ekintzaileak.
Ez dira ergelak, ezta? Ez dira tuntunak. Ez dira zuetako batzuk uste duzuen moduko buruarinak. Oinak dituzte arin-arinak. Hori bai. Eta bihotza beti saltoka. Gure antzera, hauek ere elkar sentitzea behar dute. Besarkadetan bildu, egonean egon, elkarri begiratu eta asko barik, elkar ulertu.

Hau oliotegi inperfektua eta errebeldea. Gazteak dira eta ez dira konforma errazak, eta ez daude gauza askorekin konforme. Gizarte honek ezarritako rolekin, etiketekin, aurreiritziekin, askatasun murrizketekin, hizkuntza sistemarekin, Mozal legeekin, inongo mugekin.
Ez dira konformatzen eta ez daude KONFORME!

________________________

Goikoplazako frontoian.
Irailak 25, larunbata. 19:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!