Gaueko saioa berrezarriko dute Basteroko zinema emankizunetan

Jon Ander Ubeda 2021ko eka. 10a, 07:32

Zinemazaleek ordutegi klasikoaz gozatzeko aukera izango dute, asteburu honetan hasita. Iluntzeko saioa ordu erdiz atzeratu dute, emanaldiak 19:30ean hasiko baitira. Gaueko 22:00etan emanaldi gehiago izango dira, larunbatean eta astelehenean.

El año de la furia, asteburu honetan

Lar., 12. 19:30, 22:00.

Ig., 13. 19:30.

Astel., 14. 19:30, 22:00.

 

Bi gidoilarien estuasuna

El año de la furia

Zuzendaria: Rafa Russo. Aktoreak: Alberto Ammann, Joaquín Furriel, Daniel Grao, Sara Salamo, Maribel Verdu. Herrialdea: Espainia (2020). Iraupena: 102 min. Generoa: Thriller, drama.

Montevideo, 1972. Herrialdea diktaduraren amildegira begira dagoen bitartean, Diego eta Leonardo, telebista-saio ezagun bateko bi gidoilari, beren osotasuna mantentzeko borrokan ari dira, nagusien presioen aurrean, beren satira politikoen garrasiak apaldu ditzaten eta herrialdearen kontrolaz jabetzen ari diren goi militarrak mindu ez ditzaten. Gertaera historiko batean oinarrituriko filma da.

 

 

Poliamor para principiantes, hurrengo asteburuan

Lar., 19. Saiorik ez.

Ig., 20. 19:30.

Astel., 21. 19:30, 22:00.

 

Familia oinarri duen komedia

Poliamor para principiantes

Zuzendaria: Fernando Colomo. Herrialdea: Espainia (2021). Gidoia:  Toni Acosta, Quim Avila Conde, María Pedraza, Luis Bermejo, Cristina Gallego, Inma Cuevas... Generoa: Komedia, erromantikoa. Iraupena: 97 minutu.

Satur eta Tina senar-emazteak dira. Amak dirua eramaten du etxera, eta aita arduratzen da etxeaz eta haurraz. Kontua da semeak 28 urte dituela. Ganorabako youtuberra, gainera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!