Gazte Lokaleko sarrerako horma ukitu artistikoaz margotzen ari dira

Aiurri 2021ko eka. 10a, 12:51

Aiora Arregi eta Aaron Bachiller Sormen Tailerreko irakasleak Agustin kaleko horma bat margotzen ari dira, egunotan. Gazte Lokaleko sarreran kokatzen da horma hori, eta ukitu artistikoa eta "bixitasuna" itsatsi nahi diotela adierazi du Arregik. Margoaren gaiari dagokionez, gazteen irudi desberdinak eta naturako zenbait elementu uztartzea da bi artisten asmoa. Bideoak, ikusgai:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!