Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertuaren atarian, Mikel Emezabal

Xabier Lasa 2021ko eka. 11a, 10:17

Musika Bandak emanaldi bana eskainiko du igandean, 12:30etik aurrera. Ondoan, gonbidatu bereziak izango ditu gainera, hauetxek: Bakartxo Arabaolaza eta Joseba Pagola tango dantzariak, Myriam Ulanga eta Imanol Iribarren pianojoleak, Ane Urkizu esku soinu jolea, eta Mikel Emezabal klarinete jolea. Bandaren zuzendari den Emezabalek kontzertuaren nondik norakoak azaldu zituen Otietako parkean orain egun batzuk, “Kultur Giroan” kultur programazioa aurkezteko egin zuten agerraldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!