Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek kontzertu polita osatu dute Basteron, Katrin Iturraldek zuzenduta. Txikienek Sarasolaren, Donnellyren, Maierhoferren eta beste zenbait egileren piezak abestu dituzte.
Gazteen abesbatza koreografiaz baliatu da bere kontzertuko zenbait abesti interpretatzeko orduan. Txalo zaparrada jaso du ordainean, musika zuzenean entzuteko irrikaz dagoen publikoaren aldetik.
"Maritxu nora zoaz" abestuz amaitu du kontzertua Musika Eskolako helduen abesbatzak, Basteron arratsaldean. Katrin Iturraldek zuzendu du abesbatza hau ere, Myriam Ulanga piano-joleak lagunduta.