Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek, Katrin Iturraldek zuzenduta eta Myriam Ulangak pianoarekin lagunduta, kontzertua eman zuten Basteron, ostiral ilunabarrean. Une batean, abeslari txiki eta gazteek, bat eginda, Greg Gilpin egilearen Why We Sing abestia interpretatu zuten.