Udal Musika Eskolako hiru abesbatzen emanaldiko zenbait abesti, ikusgai

Xabier Lasa 2021ko eka. 12a, 13:55

Andoaingo Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek, Katrin Iturraldek zuzenduta eta Myriam Ulangak pianoarekin lagunduta, kontzertua eman zuten Basteron, ostiral ilunabarrean. Nork bere errepertorioa ekarri zuen kontzertura, musika zaleak asetzeko modukoa. Orain, bertan izan zirenek zein izan ez zirenek, abesti sorta ikusteko aukera (Obwisana, Why We Sing, La La Land, Kantauri, Maritxu nora zoaz...), klik batean:

* Txikien abesbatza, Mary Donnelly egilearen Obwisana (Goin´to Ghana):

 

* Why We Sing abestia, abeslari txiki eta gazteek elkarrekin:

 

*  Nicholas Ashford eta Valerie Simpson abeslarien Ain´t no mountain high enough abestia interpretatzen, gazteen abesbatza:

 

* 2017an sei oscar eskuratu zituen La La Land filma arrakastatsuko doinuak biziberritzen, gazteen abesbatza:

 

* Josu Elberdinen Kantauri abestia, helduen abesbatzaren ahotan:

 

* Maritxu nora zoaz, helduen abesbatzak kantatuta:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!