Tangoak eduki zuen bere tartea Udal Musika Eskolako Bandak Basteron eman zuen kontzertuan. Bakartxo Arabaolaza eta Joseba Pagolak osatzen duten bikoteak erakustaldi ederra eskaini zuen, eta argi utzi zuten zergatik daukaten irabazita ospea mundu mailako tangoaren eszenategian. Bi dantza saio egin zituzten. Myriam Ulanga eta Imanol Iribarren pianojoleen eta Mikel Emezabal klarinete jolearen laguntzaz. Aldi berean, Ane Urkizu esku soinu joleak ere eduki zuen aurkera tangoarekin lotutako hirugarren pieza bat jotzeko. Hiru abestiak, Astor Piazzolla egilearenak izan ziren. Honako bideo hauxe, bi dantzarien lehen dantza saioa izan zen: