Debora Frutosek Murchanteko rallyan parte hartu du

Aiurri 2021ko eka. 17a, 13:46

2020ko proiektua atzean geratu zen, maila nazionalera jauzi egin zutelako, baina emakumezkoen taldea mantendu zuten, aldaketekin: Maider Usandizaga pilotu gisa eta Débora Frutos kopilotu.

Rally zaila izan zen, non, 57 parte-hartzaileetatik 31 partaidek soiklik amaitu zuten. Goizeko lehen zatia bertan behera geratu zen istripu baten ondorioz, eta ezin izan zuten lasterketa burutu. Bigarren zatian gurpil bat zulatu arren, baina bertaratzea lortu eta jarraitu ahal izan zuten. Arratsaldeko tarteetan arazoak izaten zituzten balaztekin, baina lasterketari amaiera eman zioten. Orain, geldialdi luze bat izango dute irailerara arte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!