Bigarren desafioan, Kai Nakai musikariak eta Maialen Sorzabalbere gidoigileak objektu bat proposatu zieten gazteei, “atea”, eta ideia horretatik abiatuz bideo laburrak grabatu zituzten beren mugikorren bitartez.
Bikoizketa bideo orijinalak, sketxak, kapitulu ezberdinetan zatikatutako istorioak, komiki eran landutako kontakizunak jaso dira, besteak beste, eta guztien artean Andoaingo La Salle Berrozpeko talde bat izan da garaile. Eider Elizondo Gomez, Ainhoa Georg Urtasun, Nerea Igarategui Casillas, Ariane Rodriguez Muñoz, Hanny Romero Uvidia, Saioa Valle Maria, Paula Vicente Arranz eta Alexandra Ayala Cruz-ek GoPro bana irabazi dute.