Zuhaitza landatuz amaiera eman zioten ikasturteari

Aiurri 2021ko eka. 19a, 10:08

Aurreko larunbatean Andoaingo Familia Lagunek Ongi Etorri Eskolara ekimenari agur esan zioten, Goikoplaza eta Otieta arteko ibilbidea osatuz. Familia ugari elkartu ziren, goiz pasa egiteko. Ekitaldiaren amaieran, urtarrilean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek oparitutako zuhaitza landatu zuten.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak “Amaren intxaurrak” ikuskizun berriarekin doluaren gai arantzatsuari eusten diote. Ikuskizunean Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Ikuskizunean intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Fikziotik errealitatera jauzi eginez, urtarrilean oparti modura jasotako zuhaitza aurreko astean landatu zuten Otieta parkean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!