Olazar parkean gazte bat atera dute ureratik itotzear zegoela eta helikopteroan eraman dute

Aiurri 2021eko ekainaren 20a

Suhiltzaileek, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Osakidetzako kideek gazte bat salbatu dute Leizaran ibaian. Gaztea erreanimatu behar izan dute uretatik atera dutenean. Ondoren, ospitalera eraman dute helikopteroan. 

Gaztea lagunekin zegoen gertakaria jazo denean; antza denez, ibaieko zurrunbiloek beherantz eraman eta harrapatu dute. Aski ezagunak dira Leizaran ibaiaren zati horretan egoten diren zurrunbiloak. Arestian ezbehar eta gertakari gehiago jazo izan dira zurrunbiloen eta ur-mugimenduen harira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!