Abian da N1ak eragindako zarataren aurkako sinadura bilketa

Xabier Lasa 2021ko eka. 21a, 18:03

Manu Telletxea eta Josune Agirre senar-emazteak N1 errepideak sortzen duen zarataren aurkako sinadura bilketari ekin diote oraindik orain. Rikardo Arregi kalean (Bazkardo auzoa) bizi dira, eta nazka-nazka eginda daude urtetan eta urtetan jasaten ari diren etengabeko hotsagatik. Irtenbidea eskatzen dute, ez baitute ulertzen nola den posible N1ak zeharkatzen dituen Gipuzkoako herri guztietan pantailak jarri izana, eta Andoain salbuespena izatea. Astebetean bi mila sinadura bildu dituzte, eta ekimena auzo guztietara hurrengo egunetan zabaltzeko asmotan dira. Hona euren adierazpenak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!