Kale Giroan ziklorako gonbidapen gehiago eskainiko ditu Basterok

Jon Ander Ubeda 2021ko eka. 22a, 07:47

Egoera epidemiologikoa hobetu denez, arau berrietara egokitu dituzte Kale Giroan zikloko ikuskizunak.

Hauxe da berriki Basterorik zabaldu duten oharra:

Kultura sailak 50 gonbidapen gehiago batu ditu Ondarretan eta Goikoplazan programatutako KALE GIROAN ikuskizun bakoitzerako

Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak 50 laguneko edukiera handitu du Ondarretako patioan eta Goikoplazako frontoian programatutako ikuskizun bakoitzerako.

Doako gonbidapenak internet bidez eskuratu ahal izango dira, kutxabankeko sarrera atarian, ekainak 22ko 10:30etik aurrera. Online sistema bakarrik erabili ahal izango da, Basteroko leihatilan pilaketak saihesteko.

Erabaki horren bidez, edukiera egokitu nahi da arau-egoera berrietara eta erakundeek planteatutako edukiera handitze progresibora. Horrela, andoaindar gehiagok izango dute aukera eskaera gehien duten ekitaldiez gozatzeko: Gatibu, Mikel Urdangarin, AMAK edo Chill Mafia, horietako batzuk ordu gutxitan sarrerak agortu zituztelarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!