Galardi Haurreskolarekin egin bezala, Andoaingo Udalak Ludotekaren irudia biziberritzeko leiaketa antolatu du. Deialdi honetara 12-18 urte arteko gaztetxoak deituta zeuden eta irabazlea Unai Peñalbo Arregi 16 urteko andoaindarra izan da. Aita Larramendi ikastolako DBH 4. mailako ikaslea da. Berak landutako irudia izango da, beraz, Ludotekaren ikur nagusia.