Akordeoia eta beste hainbat instrumentuetan trebatzeko akademiak ateak itxi ditu, ikasturteari amaiera ematearekin batera. Ekainaren 26an, goizeko 11:30ean hasita, kontzertu batekin esango dute agur. Aurreko egunetan gutuna zabaldu zuen akademiak. Besteak beste, eskerrak emateko: "Gure ondoan modu batean edo bestean egon zareten guztioi, mila mila esker". Zuzeneko emanaldiarekin agur esango dute, beraz.