Andoaingo bederatzi odol-emaileei eskerrak emateko tenorea

Aiurri 2021eko ekainaren 24a

25, 50, 60, 75 eta 100 aldiz odola eman duten andoaindarrei eskerrak emateko ekitaldia egin zen udaletxeko batzar aretoan, atzo ilunabarrean. Hona nabarmendutako herritarrak, aurtengoan: Begoña Canflanca, Asier Hurtado, Gabriel Narciso eta Xabier Lasa (25); Iñaki Agirre (50); Isabel Santa Cruz (60); Nicasio Murillo eta Ignacio Urdanpilleta (75); eta, Julian Zipitria (100).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!