Axeri Dantzaren joko sorta zirikatzaile eta alaia Ondarretara eraman dute

aiurri 2021eko ekainaren 24a

Tradiziozko Axeri Dantza modu zirikatzaile eta alaia ospatu dute San Juan egunarekin batera, Olagain txistulari elkartearen laguntzarekin. Dantzariek, osasun neurriak hartuta, Paseoa, Aitarena, Zortzikoa, Orratzakoa, Txingoa, Perra-jartzea, Korrika, Borroka, Dorrea, Arin-arina, eta, Fandangoa interpretatu dituzte. Baina, aurtengoan, ikusleen artetik ezin izan dute inor gonbidatu dantzatzera. Argazki sorta eta hiru bideo, ikusgai:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!