* Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Aner Peritz, Ane Labaka, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze.
Gaia: “Ekainaren 23a, udako solztizioa izaki, zaharrak sutan erre eta berriari tokia egiteko eguna izaten da. Zuek, kontatu, bertso batean, zer gauza berriari egin nahi diozuen tokia zuen bizitzetan”
* Miren Artetxe eta Aner Peritz.
Gaia: “San Juan bezpera ospatzeko asmoz, bi lagun, Festa ederra eta ezkutuan egin nahi duzue, eta supermerkatu aurrean geratu zarete, alkoholdun edaria erosteko asmoz. Dena planifikatuta daukazue, gauza bakarra ez daukazue lotuta: zuetako inork ez daukazue alkohola erosteko adinik”.
* Miren Artetxe, bakarka.
Gaia: “Hendaian bizirik, lehengo astean, Ipar Euskal Herrian departamenduetako hauteskundeak izan zirela eta, ETBko web gunean sartu zara, euren berri sakon jakiteko asmoz. Minutu erdiko bideo bat, eta lau paragrafoetako testu bat besterik ez duzu aurkitu”.
* Aner Peritz eta Aitor Mendiluze.
Gaia: “Zuek bi kazetari zarete. Sanchez eta Bidenen arteko elkarrizketa jorratzera berriemaile gisa joandakoak. Zuri, Aner gauzak gertatu moduan kontatzeko eskatu dizu zure hedabideak. Zuri, Aitor, gertakariari izan duen baino garrantzia gehiago emateko, puzteko, eskatu dizu zure hedabideak”
* Agin Laburu eta beste bostak (Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Aner Peritz, Ane Labaka eta Aitor Mendiluze).
Gaia: “Enpresa txiki bat multinazional batek erosi duela eta, zu, Agin, kanpotiko zure enpresa handiak enpresa txiki horren zuzendari jarri zaitu, zuzen-zenean. Atzean dituzu zure langile berriak. Baina hor non murrizketak etorri diren; horregatik, atzekoak, banan-banan, zure bulegora etorri zaizkizu, euren burua saltzera. Gero zuk ikusiko duzu nor erabakiko duzu horiekin zer egin”
* Oihana e Iguaran eta Agin Laburu.
Gaia: “Zu, Oihana, etxea erosteko gogoz zabiltza. Aginek, salgai dauka etxebizitza. Oihana, Aginen etxebizitza ikustera joan zara, eta ez dakit bada, oso fidatzekoa den. Etxeari buruz galdezka hasi zara”.
* Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze.
Gaia: “Bi ikasle zarete, orain aste pare bat selektibitatea egitera joan zineten, eta elkarren ondoan eseri zineten. Bi ikasle oso diferenteak zarate. Zu, Aitor, oso ikasle fina zara, baina urduritasuna tarteko, paperaren aurrean zuri geratu zara. Hori ikusita, Oihana, ikasle kaskarrak, azterketarako bere txuleta pasa dizu disimuluan. Aitorrek hartuko duen ala ez…".
* Oihana Iguaran eta Ane Labaka.
Gaia: "Zu. Oihana, idazlea zara eta zu, Ane, bere irakurle eta adiskide fidela. Oihanak denbora darama umorezko nobela bat idazten, eta argitaratu aurretik Aneren iritzi kritikoa nahi du jakin. Ane irakurtzen hasi, eta ohartu da bera dela pertsonaia nagusia".