Susana Cencilloren Soinuak Musika Eskolaren azken emanaldia, hunkigarria

Xabier Lasa 2021ko eka. 26a, 15:59

21 ikasturtetan haur eta gazteei musika irakasteaz gain Andoaingo bizi giroa aberastu duen Soinuak Musika Eskolak ateak itxi ditu, eta emozioz beterikoa izan da eskaini duen azken emanaldia. Eskolako arima izan den Susana Cencillok ondo merezitako aitortza jaso du Andoaingo hainbat musika eta dantza eragileen eskutik. Basterora gerturatu dira horietako hainbat, eta beste hainbatek bideo bidez eskertu nahi izan diote egindako ibilbidea. Nolanahi ere, Basteron ezin izan da ikusi bideo muntaia, arazo teknikoak medio, eta astelehenean zabalduko da Aiurriko web gunean, ekitaldiko gainerako uneekin batera. Bien bitartean, emozioz beteriko emanaldiko argazki sortarekin konformatu beharko:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!