Hasiera batean andoaindarrak galtzen hasi diren arren, partida erdialderako 12 tantoko aldeaz aurretik jartzea lortu zuten. Aurkarien gainetik igaro ziren Altuna eta Rekalde, partida ona eta bizia burutuz. Aurkariek pilota aldaketekin mina egiten saiatu dira, baina Gaztelekukoek eustea lortu zuten.