Amiantoak hildako Jose Manuel Martin andoaindarraren kasua epaitu dute, gaur

Aiurri 2021ko uzt. 1a, 14:05

2017an hil zen Jose Manuel Martin Arroyo andoaindarraren kasua epaitu dute Donostiako Justizia jauregian, gaur goizean. Amiantoak kaltetukoen Asviamie elkarteko kideek epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute, Martinen familiari babesa adierazteko. Jexux Uzkudun elkarteko kidearen adierazpenak, bideoan:

2019ko maiatzean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (INSS) Martinen aldeko ebazpena eman zuen, adieraziz lantokian arnastutako amiatoaren sustantziak eragin ziola minbizia, eta aitortuz gaixotasun profesionalak eragindako Ezintasun Iraunkor Absolutua.  

Ebazpenak kalte ordainak ordaintzera derrigortu zituen FREMAP mutua eta UDIKE, CEOSA, Fundiciones Telleria eta NORTON and WILLOW Asociados lantegiak, eta hain zuzen ere, horiexek dira helegitea jarrita gaurko epaiketa bultzatu dutenak. Jose Manuel Martin erretzailea zela eta horrexegatik hil zela, eta ez amiantoaren hautsa arnasteagatik argudiatzen dute.

Asviamie elkarteko Jexux Uzkudunek adierazi duenez, Euskal Herrian milaka dira amianto mineral kantzerigenoarekin lan egin ostean osasuna hondatuta hil diren langileak. Gehitu duenez, azken aldian ugaltzen ari dira gaiari lotutako epaiketak, hainbat lantegiek zein administrazioak hamarkadetan oker jokatu izanagatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!