Harrera ona izan du Martin Ugalderen erakusketak

Irune Alfonso 2021ko uzt. 5a, 21:29

100 urte beteko dira Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarra jaio zela. Zehazki, datorren azaroaren 11n. Hainbat ekimen jarri dituzte martxan idazlea gogoratzeko, esaterako, haren omenezko erakusketa. 

Erakusketa Hondarribian hasi zen maiatzak 27an, eta Arma Plaza fundazioko bulegoan izan da ikusgai uztailaren 4ra arte. Orain  bi hilabetetan Donostiako Koldo Mitxelenan izango da,  uztailaren 7tik abuztuaren 27ra.

Amaitzeko, erakusketa Andoainen ikusteko aukera izango da, azaroaren 5etik abenduaren 4ra, Bastero Kulturgunean.

Hainbat panelek, proiekziok eta liburu sortek osatzen dute erakusketa. Hori bukatutzat ematean, panelak Martin Ugalde kultur parkean geratuko dira jendaurrean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!