Nazioarteko saria lortu du Andoaingo Shernan agentziak

Aiurri 2021ko uzt. 6a, 19:31

Publifestival jaialdiaren XV. edizioan nazioarteko lanik onena eskuratu du Aita Larramendi kalean egoitza duen komunikazio agentziak.

Spot weben markaren garapenerako ekarpen hobea kategorian jaso dute saria, Donostiako Tenis Elkartearentzat egindako lan batengatik. Agentziako kideek ohar bidez azaldu dute lanaren xedea, kanpainaren helburua Doostiako elkartearen lana "tenisetik harago doala erakustea da, hiriko ekosisteman ezinbesteko balioen arloko gizarte- eta prestakuntza-agentea baita. Aldi berean, bazkideekin berriz konektatu nahi izan du, kluba izan zena, dena eta izango dena harrotasunarekin erakutsiz; izan ere, 1904tik Tenisekoa izatea klub batekoa izatea baino askoz gehiago da, Donostiakoa izatea den bezalaxe. RCTSS kluba kirola, erantzukizuna eta konpromisoa balioesten duen kluba dela erakusten duen kanpaia bat da. Donostiako hiri-markarako ere balio duen kanpaina”.

Antza denez, kanpainaren ondorioz, elkartearen bazkide kopurua %23a baino gehiago handitzea lortu zuen.

Saria Madrilen jaso zuten ekainaren 29an, Madrilgo Lara Antzokian. Publifestival nazioarteko lehiaketa bat da, telebista, irrati, Internet, marketin, diseinu eta produkzioan sormen handia duten eta originalenak diren ideiak saritzen dituena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!