Urmuga jaialdiak geldialdia egingo du Andoainen

Aiurri 2021ko uzt. 8a, 19:35
Urmuga

Musika eta mendizaletasuna uztartzen dituen jaialdia da Urmuga. Hala, Euskal Herriko mendilerroetan barrena, hamaika geldialdi egiten ditu proiektuak, eta horietako bakoitzean musikaz gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Hori horrela, Andoainen geldialdi berezia egingo du jaialdiak: uztailaren 23an da hitzordua, arrateko 18:00tan, Leitzarango Otieta parkean. 

Bertan hamaika artistek hartuko dute parte:  Aitor Mendiluzek, Mikel Moreno "Kautak", Xendarineko ahizpak, Idoia Asurmendik, NIko Etxartek eta Juantxo Arakamak.

Sarrerei dagokionez, lehenago eskuratu beharko dira Urmuga-ren webgunean. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!