Udako ikastaroak euskaraz egiteko dirulaguntzak

Aiurri 2021ko uzt. 9a, 11:25

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntzak eskaintzen ditu EHU-UPV, UEU eta HIK HASI erakundeek antolaturiko udako ikastaroak euskaraz egiten dituztenentzat.

Baldintzak honakoak dira: Andoainen erroldatuta egotea, 30 urte edo gutxiago izatea eta ikastaroan %100eko asistentzia egiaztatzea. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa

www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean daude eskuragarri. Bestelako informazioa ere Udaleko Euskara Zerbitzuan emango dizugu, 943 300 831 telefonoan edota euskarazerbitzua@andoain.eus posta elektronikoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!