Maltako Covid-Hotelean dagoen Mikel Olasagasti andoaindarrarekin hitz egin du Aiurrik

Mikel Arberas 2021ko uzt. 9a, 15:00

Mikel Olasagasti andoaindarra Maltako Covid-Hotel batean dago bakartua, beste hainbat kiderekin batera. PCR proban negatibo eman duela eta txertatua dagoela jakinarazi du: "Informazio gutxi jaso dugula salatu nahi dugu; ez dute hotelean bakartzeko inolako arrazoirik. Konfinamendua arrazoitzen ez duten bitartean, ilegala da egiten ari direna".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!