Otietako komun publikoan kalte ugari eragin dituzte

Aiurri 2021ko uzt. 10a, 09:55

Andoaingo Udalak, bart gauean, Otietako komun publikoan jazotako -Bisitarien Zentroaren ondoan- gizabidearen aurkako ekintzak eta kalteak salatu ditu. Jokabide horiek azpiegitura publikoen eta ondare komunaren aurka egiten dutela, eta andoaindarrak modu bidegabe zigortzen dituztela gehitu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!