Aldundiaren eta Udalaren arteko bilera, Bazkardoko lotuneari buruzko azterlanen ondorioak aztertzeko

Aiurri 2021ko uzt. 15a, 10:42

Alejandro Calonge auzo pare horretara iristen diren kamioi eta ibilgailu guztiekin enbutu efektu modukoa sortzen da, eta Aldundiak irtenbidea eman nahi dio arazo horri. Ohar bidez azaldu dutenez, “trafiko arazoei irtenbide eman nahi dien alternatiben azterketa” aurkeztuko diote Andoaingo Udal ordezkariei.

 

Ezaguna denez, Urumeako autobidean soka luzeak sortzen dira Donostia-Tolosa noranzkoan. Irtenbidea emateko lanketa egiten ari da eta Aldundiak azken prentsa oharrean emandako datuen artean bada nabarmendu daitekeen bat. Lotune berri horren finantziazioa bidesarien kontura egin nahi du: “Andoain gurutzatzen duen errepide tarte hau bidesariari lotuta egonik, Bidegiri dagokio hobekuntza hori proiektatu, gauzatu eta finantzatzea. Finantzazio hau egunero gure lurraldea gurutzatzen duten garraiolariei jarritako bidesari edo peajeari esker aurrera eramango da, bestela ez litzateke posible izango inbertsio horri aurre egitea”.

Errepideak sorturiko zarata

Andoainen ehunka sinadura biltzen ari dira Mimendi-Bazkardo aldeko bizilagunak. Arazoa aspaldikoa da, eta Sorabillatik Bazkardoraino luzatzen da. Urteak atzera sorabillatarrek indar berezia egin zuten. Eta parte hartze prozesuetan maiz plazaratu da kexa hori bera. Aintzane Oiarbide Foru Diputatuak Mimendi-Bazkardo eremua aipatu du zehazki, honakoa iragarri: “Biharko bileran Udalari aurkeztuko diola lekurako izan daitekeen irtenbiderik egokiena”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!