Oztopo lasterketa Goiburu auzoan

Aiurri 2021eko uztailaren 24a

Denontzat Race Andoain lehen lasterketa ospatuko da gaurkoan, Goiburu aldean. Antolatzaileen ahotan, “10 km inguruko trail ibilbidea duen leku ikusgarria da, gainditu beharreko 20 oztopo baino gehiagorekin”. Lehiaketa 16:30ean abiatuko da eta sari banaketa ekitaldia 19:30etarako aurrikusi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!