Katto Amilibia gogoan hartuko dute, haren heriotzaren bederatzigarren urteurrenean

Aiurri 2021ko uzt. 29a, 08:32

Katto Amilibia hil zeneko IX. urteurrena dela eta, mendi ibilaldia eta omenaldia egingo diote Etenetan, larunbat honetan.

Uztailak 31, larunbata
Egitaraua:
09:00 Oinez irteera Bekoplazatik.
09:30 Bizikletaz Bekoplazatik.
10:00 Oinez Besabitik.
11:00 Omenaldi ekitaldia Etenetan.

Katto 2012ko udan hil zen Pirinioetan, Benasqueko parajeetan mendi istripuz baten ondorioz. Haren heriotza saminez hartu zen Andoainen, herrigintzan lan handia egin baitzuen.

Hil zenetik haren lagunek ez dute hutsik egin. Urtero elkartzen dira, Amilibia gogoan hartzeko.

2020


2019


2017

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!