Ekitaldiak Goiburun, San Esteban egunaren harira

Aiurri 2021ko uzt. 29a, 19:35

San Esteban egunaren harira, ekitaldiak antolatu ditu SEGA jai batzordeak.

Uztailak 30, ostirala

  • 18:00 San Estebango frontoian argazki-erakusketa izango da, abuztuaren 3 arte ikusgai.
  • 19:00 Tradiziozko kanpai jotzea, ermitatik.

Abuztuak 1, igandea

  • 18:00 “Frontona” ikuskizuna. Partaideak Unai Ormaetxea, Iñigo Otaegi, Josu Artutxa, Janire San Sebastian eta Anne Maiza. Gonbidapena beharko da ikuskizunaz gozatzeko, eta hori lortzeko harremanetan jarri behar da SEGA jai batzordearekin.

Abuztuak 3, asteartea

  • 12:00 Meza San Esteban eguneko meza ermitan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!