Kirol ikastaroen eskaintza berria aurkeztu dute

Aiurri 2021ko uzt. 30a, 12:28

Igeriketa, spininga, aquagyma, aerobika, pilatesa, aholkularitza fitness aretoan... Eskaintza zabala aurkeztu du Andoaingo Udalak. Abuztuaren 30ean abiatuko da ikasle berrientzat izen-ematea.

Erabiltzaile askok eta askok aurreko urteko ildoari eusten diote, baina badira Allurraldera eta Arratera urtero batzen diren kide berriak. Eta baita eskaintza ezberdin batera salto egiten dutenak. Hori dela eta, Allurraldeko Udal bulegoetatik dagoeneko prest dute eskaintza berria.

2021-2022. ikasturtearen hasiera

  • Igeriketa ezik, gainerako jarduera guztiak irailaren 22an hasiko dira.
  • Igeriketa urriaren 1ean hasiko da. 

Kasu guztietan ikasturtea 2022ko ekainaren 18an amaituko da.

Prentsaurrekoan adierazpenak

Oscar Mendo, Jarduera Fisiko eta Kirola lansaileko zinegotzia:

“Eskaintza askotarikoa da, herritar guztientzat. Pandemiari buruz indarrean dagoen araudia errespetatuz, neurri espezifikoak hartu dira”.

 

Maider Lainez, Andoaingo alkatea:

“Nahiz eta pandemia egoeran egon, oso garrantzitsua da kirola eta jarduera fisikoari eustea. Ea jendea animatzen den”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!