Jose Luis Fernandez "Fitero" musikariari azken agurra

Xabier Lasa 2021ko abu. 10a, 20:02

Jose Luis Fernandez Lago “Fitero” bonbardino jolea zendu da, 86 urte zituela. Gora Kaletxiki txarangarekin zein Udal Musika Eskolako Bandakidea izan da urtetan. Gaur arratsaldean, Errekaldeko tanatorioan bere senide eta adiskideek azken agurra eskaini diote. Bertan, besteak beste, Gora Kaletxiki txarangan kide izan zituen Joxe Ramon Berrondo tronpeta joleak eta Jule Barrio perkusio joleak, Joxe Mari Oiartzabalen “Gogoan zaitugu” pieza jo dute, bere omenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!