San Roke festarik ezin izan dute ospatu Buruntzako auzotarrek aurten, baina horren ordez, Olagain Txistularien elkarteko kideak kalejiran ibili dira auzoan, musikak berarekin dakarren alaitasuna zabalduz. Ondoren, San Martin parrokian meza ospatu dute, eta bertan, aurten hil diren auzotarrak (Martin Gorostidi, Ramon Jauregi, Hilario Baztarrika, Martin Bitoria eta Antonio Azpillaga) gogoan eduki dituzte bereziki. Bideoan, txistulari taldea ikus liteke kalejiran, Demetrio Iriarte konposatzailearen Alkar pieza jotzen, Buruntzatik Kaletxikirako bidean.