Saskibaloi taldeek irailaren 1ean hasiko dute aurredenboraldia, arratsaldeko 18:00tan. Oraingoz, juniorren eta kadeteen talde bana soilik ez dira osatu. Gainera, infantil mailako jokalari batzuk bildu dituzte, baina urte eta erdi jokatu gabe dauenez, Ganbarakoek ez dakite taldea osatu ahal izango duten, "ezjakintasuna handia da".
Senior eta junior mailakoak iraila amaieran hasiko dira jokatzen, eta infantil eta kadete mailakoak, berriz, urriko bigarren astean. Dena den, federazioak irailaren 27an egingo duen bileran zehaztuko dira nondik norako guztiak.
Entrenamenduei dagokionez, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira; kiroldegiak bestelakoa esaten ez duen bitartean, 18:00etatik 20:00etara egingo dira.