Garagardoa eta urdaiazpikoa, hiru eurotan

Aiurri 2021ko abu. 27a, 10:57

Danena eta Txitibar tabernek garagardoarekin eta urdaiazpikoarekin eskaintza berezia egingo die bezeroei gaur eta bihar: Amstel markako 18/70 La Gilda garagardo bat hiru eurotan hartuz gero, urdaiazpiko platera eskuratu ahal izango dute. Gainera, urdaiazpiko moztaile trebatu batek zerbituko die bezeroei. Hain zuzen, Txitibar tabernak gaur, 19:00etatik aurrera egingo du eskaintza, eta Danenak bihar, 18:00etatik aurrera. Txalaka tabernak atzo egin zuen eskaintza berbera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!