Udalak astelehenean jazotako indarkeria matxistaren aurkako adierazpen instituzionala egin du

Aiurri 2021ko ira. 2a, 13:02

Udaleko alderdi guztiek eraso matxistaren aurkako adierazpen instituzionalarekin bat egin dute. Bertan Maider Lainez alkateak hartu du hitza eta erasoa arbuiatzearekin batera, gaur arratsaldeko 19:00tan egingo den elkarretaratzearekin bat egingo dutela nabarmen du. 

 

Andoaingo Udalaren gaitzespen-adierazpena, genero-indarkeriako azken kasuaren aurrean

Andoainen azken aldiz gertatutako genero-indarkeriako kasuaren ondoren, Udalak honako hau adierazi nahi du:

1.- Gure herrian gertatutako indarkeria-gertakari matxista honetan gure bizilagunak jasandako eraso larria erabat arbuiatzen dugu.

2.- Laguntza eta elkartasuna ematea eraso tamalgarri honen biktimari, eta haren hurbileko inguruneari ere. Andoaingo Udalak bere esku jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere. Gainera, erakunde eskudun guztiei kasu horietan arreta handia jartzeko eskatzen diegu.

3.- Eraso mota horiek indarkeria matxistaren eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero-desberdintasuneko jarreren adierazpen arbuiagarriena baino ez dira, eta Andoaingo Udala horren aurka dago, modu irmoan. Balioetan oinarritutako hezkuntzan eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean lan egiten jarraitu behar da, eta, era berean, azpimarratu behar da egunero jardun behar dela horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan.

4.- Gaitzespen gisa, Udalbatzak adierazpen instituzionala irakurriko du bihar, osteguna. Irailaren 2an, 12:00etan, Udaletxean, eta bat egiten du udalerrian xede horrekin egiten diren deialdiekin.

 

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!