Herritar ugari elkartu dira Goikoplazan azken egunetan jazo diren eraso matxistak salatzeko

Aiurri 2021ko ira. 2a, 22:46

Astelehen arratsaldean indarkeria matxista jasan zuen emakume batek, gauzak horrela, kale agerraldia egiteko deialdia zabaldu zen ostegun arratsalderako. Egun gutxira, beste bi eraso matxista gertatu zirela jakinarazi zuen Andoaingo Asanblada Feministak. 

 

Hiru kasu hauek medio, Andoaingo Asanblada Feministak eta Traka Feministak elkarretaratzea antolatu dute Goikoplazan, arratsaldeko 19:00tan; Udaleko alderdiek ere bat egin dute deialdiarekin. Plaza herritarrez bete da eta erasotuak izan diren emakumeei elkartasuna adierazi diete. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!