Real Union nagusitu zen Larramendi txapelketan

Aiurri 2021ko ira. 7a, 10:19

Aurre denboraldian tradizio handiko txapelketa antolatu ohi du Euskaldunak, Larramendi txapelketa izenekoa. Aurtengoan Real Union nagusitu da.

Finalean Real Unionek (1-0) irabazi zuen Oiartzun taldea eta 3-4. postuetarako Beti Kozkor taldeak Euskalduna garaitu zuen (1-0). 

Futbol txapelketa izateaz gain, partiden artean Euskaldunak klubeko bi kide omentzeko aukera baliatu zuen. Alde batetik, Pedro Martinez García entrenatzaileari. Eta, bestetik, Agustin Dominguez Marquez "Agus"i. 

Asteburu honetan ekingo diote denboraldi berriari

Euskaldunako lehen taldea Gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailan ariko da, denboraldi honetan. Eta lehen aurkaria Oiartzun taldea izango da, euren zelaian gainera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!